:: Ibilbide birtuala
:: Albuma
:: Bisitarien liburua
:: Inkestak
:: Estekak
08/09/2010

Bilatu:

Artea

ABERIN

XII. mendearen azken laurdenean estilo erromaniko berantiarrez eraiki zuten San Joan Bataiatzailea parrokia-eliza da Aberineko arkitektura-lan nagusia. Kanoi erdi zorrotzeko arkuz estalitako nabe bakarrak osatzen du eraikina; kapiteletan itsatsitako zutabe erdiak ditu eta kapitelek pinaburu, orri-mami eta bola hornidura ditu eta hiru leiho txaranbeldu dituen abside erdizirkularra du. Sakristia, bestalde, XVIII. mendekoa da eta oinplano karratua eta ertz-ganga ditu. Kanpoaldean kontrahormez indartutako harlanduzko hormak ditu eta baita atari erromanikoa eta tenpluaren oinetan dagoen oinplano laukizuzena duen dorre prismatikoa ere. Elizaren ondoan Sanjoanisten komentua dago, lehen Aberineko monasterioa zena.

Parrokiaren barnealdean (pintura neoklasikoez gainera) Arrosarioko Amabirjinaren, San Josefen, la Dolorosaren eta Sorkundez Garbiaren erretaulak daude, denak XVII. mendekoak, eta San Joan Bataiatzailearen taila gotikoa dago. Sakristian erretaula nagusiaren zati izan ziren mihise manieristak daude.

Herrigunetik gertu, muino batean, Kalbarioko ermita dago eta nahiz eta jatorriz Erdi Aroko aizan, geroago hainbatetan itxuraldatu dute. Harlanduskozko hormekin eraikitako ermitaren oinplanoa laukizuzen formakoa da eta kanoi erdiko gangak estaltzen du, baina burualdearen oinplanoa karratua da eta ertz-ganga du.

Obra zibilei dagokienez, Aberinek hainbat jauretxe ditu. Horien artean, Plaza de los Fueros-  -en dagoen harlanduzko eraikina eta kale Nagusian dagoen jauretxea (Ripas familiaren armarri neoklasikoa duena) dira aipatzekoak.


Artea - Muniain-Iguzkitza

Artea - Arintzano eta Etxabarri



Kontaktua   -   es  eu  en 
Copyright Consorcio Turístico de Tierra Estella
Eskerrik asko Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari armarriengatik
Desarrollo: FitQuest
...ren dirulaguntzaz :
TEDER LEADER CEE Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación Gobierno de Navarra